Cookieen politika


WEBGUNEak berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu, nabigazioa hobetzeko; horretarako, eskainitako informazioa eta zerbitzuak Erabiltzailearen interesetara egokitzen ditu.

Nabigatzean edo WEBGUNEaren zerbitzuak erabiltzean, Erabiltzaileak onartu egiten ditu GRUPO EDELVIVESen cookieen politika.

Zer dira cookieak?

Cookieak testu artxibo txikiak dira; horietan, nabigatzaileek informazioa biltzen dute, web orrira bisitak egitean. Cookieetan hainbat datu jaso daiteke, besteak beste, IP helbidea, bisitatzen ari den helbidea, sistema eragilea, nabigatzeko hizkuntza eta beste hainbat informazio. Informazio hori ez da geratzen pertsona jakin bati lotuta; estatistikako informazioa da, WEBGUNEaren edukien ikusgarritasuna aztertzeko.

Cookieen politika

WEBGUNEa osorik erabiltzeko, eta Interneten ibiltzean ordenagailua, tableta edo mugikorra erabiltzeko, Erabiltzaileak cookieak onartu beharko ditu; izan ere, onlineko funtzionaltasun asko zehazki diseinatu dira cookieak erabiliz funtzionatzeko.

WEBGUNE honen cookieek ez dute gordetzen Erabiltzailearen informazio pertsonalik. Hala ere, beste web batzuetara sartzean, beharbada datu pertsonalak biltzen dituzten hirugarrenen cookieak aktibatzen dira, publizitaterako; beraz, web horien bidez nabigatzeak ekar dezake horien erabilera onartzea. Hori dela eta, WEBGUNEa ez bezalako web orri batean sartzean, Erabiltzailearen ardura da cookieen erabilera irakurtzea eta onartzea ala ez onartzea.

Errendimendu eta analitikako cookieak

WEBGUNEa nola erabiltzen den jakiteko estatistikako informazioa batzeko balio du. Informazioa WEBGUNEaren funtzionamendua hobetzeko baino ez da erabiliko.

Erabiltzen diren errendimendu cookie nagusiak honako hauek dira:

  • Berezko cookieak (saiokoak): beharrezkoak dira WEBGUNEan nabigatzeko. Ez dituzte datu pertsonalak biltzen.
  • Google Analytics: Erabiltzaile ID anonimoa sortzeko aukera ematen dute eta erabiltzaile batek web bat zenbat aldiz bisitatu duen kontabilizatzeko aukera. Weba bisitatu zen lehenengo eta azken aldia erregistratzen ditu. Era berean, saio bat noiz amaitzen den, erabiltzailearen jatorria eta erabilitako gako hitzak kalkulatzen dituzte.
  • Hirugarrenen cookieak: sartzeko Erabiltzaileak hirugarrenaren web orrira joateko esteka sakatu beharko du; gainera, web horretara sartzeko eskatzeaz gainera, Erabiltzaileak web orri horren kide izan beharko du, aurretik erregistratu delako edo une horretan bertan erregistratu delako, eta ez da posible horietara sartzea, baldin eta “kide ez bada”. Komeni da sartzen garen domeinu, aplikazio edo sare sozial bakoitzari buruzko cookieen politika irakurtzea.
Cookieen kudeaketa

WEBGUNEan nabigatzean eta bertan dagoenean, Erabiltzaileak cookieen erabilera baimentzen du, politika honetan jasotzen diren baldintzetan. GRUPO EDELVIVESek sarbidea ematen du cookieen politika honetara, WEBGUNEra sartzeko unean, Erabiltzaileak informazioa izan dezan; hala ere, une oro izango du cookieak blokeatzeko, ezabatzeko eta baztertzeko eskubidea.

Nolanahi ere, cookieak gure WEBGUNEa erabiltzeko ezinbestekoak ez direnez, Erabiltzaileak horiek blokeatu edo desgaitu ahalko ditu; horretarako, bere nabigatzailearen konfigurazioa aktibatu beharko du, cookie guztien edo horietako batzuen instalazioa ukatzeko. Ia nabigatzaile guztiek ematen dute aukera cookieen presentziaz ohartarazteko edo horiek automatikoki ukatzeko. Ukatuz gero, Erabiltzaileak WEBGUNEa erabiltzen jarraitu ahalko du, baina funtzionalitateek eta nabigazio esperientziak mugak izan ditzakete.